Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
26 février 2011 6 26 /02 /février /2011 23:05

34- Garaziko biper gorriak

 

Pilota partida eder bat bazen igande arratsalde hortan Donibane Garaziko plazan. Pettiri Amerikanoa jin zen Uhartetik lagun baten keta Jakes Turruten etxerat, eta borta ideki orduko hasi zen:

— «Zer debru ari zizte bestenez, hortik higitu gabe? Espainiako pilotari hoberenak egun ditugu Garazin!»

Jakes Turrut eta Gilen Zikiteroa, goxoki jarririk, atsalaskaria iten zuten, eta eleketa ari ziren eztiki. Bana harritu zen gaixo Pettiri eta bere pilotariak ahatzi, ikusirik nola Gilenek jaten zitien gordinik izigarriko biper gorri batzu, karraskan, gatz poxiño batekin:

— «Mutiko dohakabia, etzazkitxula jan holako biper biziak! Suia lotuko zauxu zintzurrian eta tripatik beiti ipurdiraino erreko xira!»

— «Biziak horiek?» ihardetsi zakon zikiteroak, sudurra goitituz «Kuia bezan eztiak dituxu eta ahotik ezin utziak». Krask!... ausiki zien berriz alimaleko biper gorri bat.

Bere aldetik, Jakes Turrutek erran zien, aise utziko zitiela, Euskal Herriko biper gorri guziak, etxekanderiak ekartzen bazazkon bostpasei biligarro errerik eta tomatian zikindiak...

— «Otoi ez aipa!»... oihu egin zakon gure Amerikanoak, mihia erdi ateratia. «Nik ere jan nezazke, medikiak ez banu debekatu ihizkia. Oi, zer xantza duzien osagarri eder baten ukaitiaz, urde gizon tripoiak!»

Ordian Gilenek, laugarren biperrarekin hortzetan:

— «Ziek, Garaziko xapeldunek, beti zerbait gehiago behar zindukete. Baduzie ohoria, baduzie untasuna, baduzie zernahi... Bana debria ukanik ere, arroltziak kuxkian jan beharko dituzie, «Itur-xiloko» urarekin.»

Hortan, biper gorri bat berriz buztanetik atxikiz, «Krask!» bi ahamenez iretsi zien, «Xure osagarriari, Pettiri!». Eta baso bat arnoz beterik, zankez edan zien, Amerikanoa utzirik harritia.

Agian hau ohartu zen azkenian, pilota partidarat joan behar ziela.

Biltzen ditugun biperrak,

Agertzen diren jendiak,

Eztiak edo biziak,

Ez dira arras berdinak!

 

Emazteak peharra Picabéa

 

35- Pettiri Uhartekoaren balentriak

 

Garaziko ihiztari aipatiena izanik ere, gure «Pettiri Amerikanoa» zahartzen ari zen... gazte ezin egonez! Eta akitia baitzen mendiz-mendi ibiltziaz bere zakurrarekin zangoetan, eraiki zien urtzotegi txar bat Uharteko iratzetan. Geroztik, han egoiten zen barrandan, goxoki jarririk, bere arma adar batetik dilindan, ustez eta urtzoak agertuko zirela lerro-lerro, bere sudurraren aintzinian. Ardura, xahakoa untsa perekatuz geroz, lo zurrungan zagon, gure ihiztaria, arratsalde guzia.

Iratzartzen zelarik, ilunzeiniak errepikan ari ziren Uharteko elizan, eta Pettiri gelditzen urtzorik gabe. Etxerateko bidian ahatik urtzo zonbait atxemaiten zitien, tiro bat eman gabe, ixil-ixila sartzen baitzen Kaskoin ihizki saltzale baten etxian, bere baitan erranez:

— «Kaskoin jin berri hunek ezpaitaki nor nizan, nehork ez du jakinen erosten dituztala ene urtzoak».

Giza gaizoa! Etzakien Kaskoin baten mihiari behar zela kasu egin suiari bezala. Aspaldi danik ohartiak ziren Garaztarrak Pettiriren balentriaz. Eta zer irriak egiten zituzten Donibaneko «sasupeko xoriak». Hola deitzen dira karrikatar zonbait, gordetzen direlarik leioen gihilian, ikusteko zer gertatzen den kanpoan.

Bizkitartian, ihautiri goiz eder batez, Eihalarreko gaztek sekulako Santibate bat muntatu zuten gure ihiztariaz trufatu beharrez. Bildu zituzten, soinulari batekin, jantzari hoberenak: bolantak, sigantiak, basanderiak, bai eta ere atxeman zuten koblakari bat alaintso! Jauzika eta irrintzinaka joan ziren Uharteri buruz, eta debriak hartiak, urbildu, xuxen-xuxena, Pettiriren etxeraino.

Lo zagon gure Amerikanoa, bana zanpez iratzartu zen ustez eta Uharteko bestak zirela. Leio bat ideki zien doi-doia, eta hor egon harritia, koblakaria hasi baitzen kantuz, pertsu pollitak emanez, erdi kaskoin eta erdi euskaldun, Pettiriren ihizkia bezala:

Pettiri Uhartekoa, ah qu’il était bon chasseur!

Erbi bat atxeman zien, dans un buisson, par bonheur,

Hogoi egun hila zela, ah qu’il avait bonne odeur,

Hartarikan jastatzeko, il fallait avoir du cœur!

Pettiri aipatia da, à travers tout Garazi,

Lagun baten kolpatzeko, il a un fameux fusil,

Satorrak ere hunak zazko, avec un peu de persil,

Zinka bat bota dezagun, en l’honneur de Pettiri!

Ai-ui, ai-ui, ai-ui, hi-hi-hi-hi...

 

Gizon gisakoa eta untsa ikasia zen Pettiri. Bai eta ere arras atxikia Garaziko ohidureri. Berehala esku zartaka hasi zen, irri handi batekin. Gero ideki zien, zabal-zabala, ezkaratzeko borta gazte guzieri, jan zezaten ogi ta gasna baso bat arnorekin.

Ihiztari famatiak,

Erosiz geroz urtzoak,

Oi zer oihu ta irriak

Egiten ditu auzoak!

 

Euskaldun batzuk, Picabea

 

36- «Akungoan» artzeko

 

Igandeko mus partida eginik ohiko ostatian, Jakes Turrut, Pettan Begiluze, Gilen Zikiteroa, eta Pattin artzaina, beren atsalaskariaren egiten ari ziren ardi gasna baten aintzinian, noiz eta ere idekitzen baita, ixil-ixila karrikako borta...

— «To, gure Amerikanoa hemen diagu!» erran zien Pettanek, atearen gihiletik agertu baitzazkoten Pettiri Uhartekoa ederrenetarik beztitia: soinekoak untsa lisatiak, xapel pollit bat burian, eta triparen aintzinian urre gate bat zarpatik dilindan.

— «Alaintso!» erran zuten lau adixkidek, harritiak, «norat ari xira hola? Xauri hunat, eta tira gasna huntarik!» Bana Pettiri xutik egon zen kexatia iduri:

— «Norat, ari nizan? Itzultzen niz, orai berian, Uharte-Garazirat. Ez ditut gehiago ikusten ahal ere karrika huntako Donibandar jeloskor eta faltsiak. Aditu izan dut zernahi erranka artzen direla denak ene kontra: batek jeikitzen nizala ohetik hameka orenetan, bestiak beti ostatietan nizala ihizirat ezpalinbaniz joaiten, eta alfer tzar bat nizala... Debrien urdiak!... Egia izan balitz ere, nik bezala egin dezate, ahal dutenek!»

— «Etxitela samur Pettiri», erran zakoten, elgarrekin gure lau lagunek, «hemen ez dixigu jeusik erten!»

— «Ba, bana pentsatzen!... Zer uste duzie ala, ez dakitala zer den zorigaitza, eta hogoi urtez Ameriketan jostatu nizala, beti bakarrik Nevadako mendi izigarrietan?

— «Zer debru ari xinen, hanbeste denbora hantik jeutsi gabe?» galdegin zakon Pattin Artzainak, irriz karkailan.

— «Zer ari nintzan? Berehala jakinen duzie.» Eta gure Amerikanoak, alegia zerbait xekatzen bere orroitzapenetan:

— «Ari nintzan... ”Akungoan”

— «Akungoan?» oihu egin zuten denek, «zer ote da ofizio bitxi hori?»

Ordian, Pettirik, bi eskiak sakeletan sartuz eta ezti-eztia:

— «Akungoan artzeko, jaunak, aski duzie ibiltzia egun guzia atabal joile baten gihiletik, eta kakile delarik, haren bi makilen atxikitzia... Horra zer den Akungoa!»

Hortan, gure Pettirik agurtu zitien ostatuko Donibandar guziak, eta joan zen Uharteri buruz, lau adixkidiak utzirik ahoa zabal-zabala.

Jeloskorrak galdegin zautan:

Dirua nola duk atxeman?

Ihardetsi nakon ordian:

Ari bainintzan ”Akungoan”!

 

Types basques Picabéa

 

37- Karlixtak, sasi gudua hasi zelarik

 

 Karlixten kontra egin zuten ixtorio hau

Don Karlos Espainiatik joanez geroz, eta bakia berriz jin orduko, Karlixtak itzuli ziren etxerat arrunt etsitiak. Hartako beharbada etzuten aise kondatzen zer izigarrikeriak ikusi zituzten armetan. Batzutan ahatik, gerla tzar hartaz trufatzeko, erten zuten nola ari izan ziren joka, kasik armarik gabe Nafarroko mendietan, egunaz gordeka, gauaz guduka, eta bethi leherrin artio lasterka... Gaizo mutikoak! Gerla hasi zelarik eta gudukatzeko etzuten makilak edo ganitak bezik!... Halere, jende zonbait hetaz trufatzen ziren eta ixtorio hau kondatzen.

Behin batez omen, Madrileko soldadoak, (delako Krixtinoak edo Pezeteroak), sartu ziren herri ttipi batian jakinik han gordetzen zirela Xapel-Gorri andana bat. Bainan Karlixtak aspaldi ohartiak, zalu-zalia mendi baten kaskorat joan. Gero, hor egon ziren barrandan, hea zer gertatuko zen.

Ordian, Karlixten aintzindariak sasu handi baten gihiletik, bere goaitatzaliari:

— «Hor dira ala fan dire?»

Goaitatzaliak, bonetaren puntta bezik agertuz, eta so egin eta behereko zelaiarat:

— «Hor dira, hor dira ! Herriko plazan dira...»

Buruzagiak eztiki bere gudarieri:

— «Aphal buriak, aphal!...»

Hantik laster, aintzindariak berriz:

— «Hor dira ala fan dira?»

Goaitatzaliak ahapetik:

— «Hor dira, hor dira! Etxe guzietan sartzen dira...»

Buruzagiak gudarieri:

— «Aphal buriak, aphal!...»

Oren erdi baten barne, buruzagiak:

— «Hor dira ala fan dira?...»

Goaitatzaliak oihuka:

— «Fan dira! Fan dira! Ez da ageri bat ere...»

Buruzagiak xutituz eta debriak hartia:

— «Aintzina, mutilak, hil edo bizi!...»

Hortan, Xapel-Gorri guziak, jauzika mendiari behera, heldu dira berriz herrirat, eta han espantuka, Pezeteroak haizatu zituzten bezala...

 

Colonel Jean-Baptiste Pétré, 61 urte, 1957eko irailean, Donibane Garazin.

 

Santa Cruz soldadorekin

 

Santa Cruz apeza bere lagunekin, Le Monde Illustré, 844 zb. 1873ko ekainaren 14an, 372 o.

 

38- Artzainen semia

 

Atsalde batez, Piarres artzaina menditik jeutsi zen bere semiarekin, eta Eihalarren gaindi ihiltzian, hango Jaun Ertora ikusi zuten aphezteiain aintzinean.

Jinkoak dizula atsalde hun, Jaun Ertora, erran zakon Piarresek. Eta aphezak :

Bai, zuri-e Piarres. Nola zira ?... Eta ardi horiek bautea esneik aurten ? Sar zite ba, atsalaskari poxiñoat hartuko-uzu…

Piarres sartzen da aphezain ondotik, bana beti  itzultzen du buria gihilian ikusteko hea bere semia jinen denez. Hau, beherba ahalgetia, zutzuta zagon bortain ondoan. Azkenian, aita jartzen da mahaiain aintzinian.

Basoat arno beden edain duzu araiz, gasna puxkatekin, erten dako berriz Jaun Ertorak… Tira ogi huntaik !

Artzainak, beti kanpokaldeat so, iduri zien etziela intzuten-e. Aphezak, bere aldetik, hartzen du ogi ta gasna, eta ordian Piarresek gauza bera iten. Apheza, lehenbiziko ahamena jan gabe, zeinatzen da :

Aitaren, Semiaren eta Izpiritu Saindiaren izenean, halabiz.

Aphezak uste zien Piarresek-e inen ziela kurutziain seinalea. Bena gure artzaina mututia egoiten zen.

Ze?.. Ezpaitakizu zeinatzen?.. Hea, errazu enekin : Aitaren…  Semiaren…

Bainan Piarresek etzien erran nahi: «Semiaren»… Eta apheza beaz kexatzen ari.

- Zendako ba eztuzu «Semiaren» erraiten?

- Zendako Jauna? Semia hor baitut gosiak-hila, zure bortain gihilian!

 

Clément Haritschelhar, 68 urte, Españako karrikan, Donibane Garazi, 1957eko irailan.

 

Pierre Duny-Pétré : Trois textes folkloriques basques de Basse-Navarre orientale, Boletin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, año V, cuaderno 1, San Sebastian 1959.

 

 

 

39- Pettiri ttipia eta behia

 

Pettiri muttiko ttipiñoat zen. Fitsik etzien jaten etxian. Beti intzirika ai zen bere azitain aintzinian, janari hau edo hua etziela maite. Hartako etzen bate handitu. Aitak eta amak, etsitiak, etzakiten ze in haurño txar hortaz.

Egun batez, goizian-goizik, igorri zuten kanpoat zaintzeat. Bainan haize gaxto batek ekarri zitien zeruan alimaleko lano beltz batzu, eta euria hasi zen burrustaka. Pettiri ttipiak ze in zien? Lasterka joan zen aza eder baten azpian gordetzeat… Han zagon goxoki kokorikatuik, noiz ta ere behi lodi bat urbiltzen baita. Heltzen da azain ondo-ondoat, usnatzen du, eta bere aho handia idekiz, krask!... bi ahamenez dena jaten.

Nun da beaz gure Pettiri ttipia? Hain aitak xekatzen du pentzetan, alorretan, bahatzetan eta zoko guzietan. Bere haurra ezin atxemanez, oihuka hasten da :

Pettiri !... Ho Pettiri !... Nun xira Pettiri ?

Bainan errepostuik ez ukaiten, eta Pettiri ez agertzen. Azkenian, behi baten ondoan, intzuten du oihu ttipiñoat, iduriz urrunetik heldu zela :

Hemen nuzu aita, hemen!...

Eta aitak ikertzen du behiain azpitik, aintzinetik, gihiletik, bena jeusik ez ikusten…

Nun debru sartu da muttiko txar hori?

Hemen nuzu aita, hemen !...

Bena nun… hemen ?

Hemen… behiain barnian !...

Ordian, aitak bere nabela luzia zabalduik, zart !... zilo handiat in zien behiain tripan, eta hortik ateatu zakon gue Pettiri ttipia, dena kakaz betia… Orroaz joan zen etxeat, eta han bere amak untsa garbitu eta zanpatu.

Hola ikasi zien behar zela jan denetaik laster handitzeko, eta geroztik bilakatu ezn mutiko gazte azkar eta eder bat, Pettiri Handia deitzen zutena.

 

Jeanne Idieder, 23 urte, Ihold,i Haranburia etxea, 1950eko aboztuan.

 

Pierre Duny-Pétré: Trois textes folkloriques basques de Basse-Navarre orientale, Boletin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, año V, cuaderno 1, San Sebastian 1959.

 

 

 

40- Etxeatekoan gihilka

 

Urte guziez larrazkenian, elurrain beldurrez, mendiko artalde guziekilan heldu zen Lekunberrirat Gilen artzaina : mutiko tzar handi bat, beti kantuz edo ile iruten, makila besapian eta xamarra sorbaldatik dilindan.

Alta, bortutik jeutsi-ta, etzen anitz denbora egoiten etxian. Ardiak pentze batian utzik, eta bizpahiru laun biduz gioz, pilotan artzen zen tirahala herriko plazan, pinterdiat arno jokatuz. Gero, ostatian gelditzen, Jinkoataki zonbat luzaz… Kexatu zen azkenian Gilenen emaztia. Gau batez, hamabi orenetan, elur erauntsi gaitzat bilduik-e, senarrain beha zagon bidiain bazterrian. Ikusi orduko, oihuka hasi zen debriak hartia eta zernahi erranka, izigarriko azantzetan.

Arte labur baten burian, Lekunberritar orok bazakiten ze kalapitak gertatzen ziren gau guziez ostatu hartan. Jaun Ertorak-e berri zonbait aitu zitien… Igandeko predikia hasi gabe, erasian artzen da: eta batirela Lekunberrin “gizon gazte galgarri batzu, ostatuetan ihiltzen tirenak destenoretan… Eta aise ikustenal dela zoin etxetako tiren, eskerrak Jinkoari elurrian ageri baitira beren oinetako markak”.

Elizako galerien kasko-kaskoan jarrik, Gilen eta ostatuko laun bat ikaran ziren, buria aphalduz, ustez eta begi guziak heri so zirela. Gero, alegia jeusez, meza bururatu gabe, brixtez joan ziren kanpoat, iduriz pixile edo beste zeait in beharrak… Ahal bezain laster, elizatik ihesiz, ostatian sartu ziren hatsantiak, atsulitoki hango etxekanderiarekin mintzatu beharrez:

Erraxu Kattalin, oihu zakon Gilenek, erraxu ta… biziki kexatia omen da Jaun Ertora gure aldeat. Denak badazki Jinkoak bezain untsa! Bena ni Kattalin, ni laun asto hunekilan, ez ninduxun ohartu hementik ateatzian gihilka joan behar nintzala etxeat! Gihilka ihiliz elurrain gainetik, ez nindixien salatuko ene oinek!

Egia handi hori intzun orduko, Gilenen launak hasarrian:

- Ghilka! Xade ixtanpat Kattalin… Etzazkitxula sinets artzain hunen espantiak : moxkorra zuxun, eta ezpalinbanu besotik atxiki, etzuxun gihilka joain etxeat, bainan itzulipurdika !

 

Eugène Duny, 1937, Lekunberri.

 

Pierre Duny-Pétré : Trois textes folkloriques basques de Basse-Navarre orientale, Boletin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, año V, cuaderno 1, San Sebastian 1959.

 

+

 

Baionako treina kokahala betia izanik, Uztaritzen igaiten dira bi andere ederrak. Gure Manez ordu berian jeikitzen da bere alkitik: «Zietarik zaharrena har beza otoi ene jarlekia…» Andere zaharrenak ez du zangoa higitzen ere, ez ere tintik erraiten. Ordian Manez goxoki berriz jartzen.

Hantik laster, arrotz emazte tindatu bat igaiten da Kanbon, bazter guziak usain onez betetzen ditiela. Hortan, Manez, sudurra goraturik: «Horrek ere, ona ukan balu bere usaina, etzien besterik ezarriko!»

 

 

IV- Kantu xaharrak

 

1- Goazen etxerat !

 

1

Goazen etxerat,

goazen etxerat,

Erretira ordu da.

 

Botoila ere hutsa da eta

Zato etxekanderia.

Ez dakizia, kantaria

Maiz dela egarria?

 

2

Zoazte etxerat,

zoazte etxerat,

Erretira ordu da!

 

Botoilak oro husturik eta

Hustu behar da lekia,

Ez dakizia, edalia

Maiz dela mozkortia?

 

3

Goazen etxerat,

goazen etxerat,

Erretira ordu da.

 

Orai iluna bildurik eta

Nekeago da bidia.

Ez dakizia, hilargia

Maiz dela gordetia?

 

4

Goazen etxerat,

goazen etxerat,

Erretira ordu da.

 

Mendian dira Laminak eta

Sorginen Akelarria.

Ez dakizia, gau-erdia

Maiz dela galgarria?

 

Donibane Garaziko ostatietan lehen bildia

 

 

2- Zitadela gora duxu

 

Cette chanson recueillie par Pierre Duny-Pétré a fait l’objet d’une publication accompagnée d’un commentaire, par Ramón Zulaica et publiée en 2000 par la revue Oihenart-18, cuadernos de lengua y literatura, Eusko Ikaskuntza.

 

1.

Zitadela gora duxu Donibane Garazin:

Etxakin zonbat soldado han gure zain dagozin!

 

2.

Garaziko aire hautak bizarra pusarazten:

Soldadoak freskatzerat usu hirirat jausten.

 

3.

Guzien bizar-egile neska bat, Janamari:

Presuna seriosa zela entzun dixit orori.

 

4.

Kapitain bat sartu duxu barbersaren botigan:

Anderia, nahi nuke jarri horgo kadiran.

 

5.

Bizarra ala ilhea, zer behar dut edeki?

Egun bizarra aski dut, egizazu polliki.

 

6.

Kapitaina jarri duxu bisaiaz mirailari:

Hari so, nabala pasten horra hor Janamari.

 

7.

Matela salboinaturik kapitain gazteari,

Karra-karra hasi duxu bere nabal-lanari.

 

8.

Bet-betan ikara batek hartua du barbersa:

Bisaia zuri-zuria, ageri du ez ontsa!

 

9. Ez daki neska gaixoak begiak nora makur:

Zer zira ba, anderia, ene galoinen beldur?

 

10.

Ez, Jauna, ez nuzu beldur soldadoen galoinen,

Are gutiago segur kapitain prestu baten.

 

11.

Ez duzu bada iduri hanbat zuhauren jabe:

Ez da nihor holakatzen deus arrazoinik gabe!

 

12.

Arrazoinak batuzketzu erraiten ez direnak:

Othoi barka dezadala ene jaun Kapitainak.

 

13.

Zer nuzu ala, gaixoa, ni poxiño bat maite?

Poxiño hori zonbat den aise aitor ez daite.

 

14.

Haurra, nahi zindukeia enekilan ezkondu?

Zendako ez, zuk enekin hala nahi bazindu?

 

15.

Bizarra hortan utzirik, elgar aditu zuten:

Lukuzerat ezkontzeko biak lehen bai lehen.

 

16.

Kapitainak hartu zuen Janamari zaldian:

Lukuzen egin dukete bizi on jauregian.

 

17.

Zidadelan daudenentzat, neskatxetan segurik,

Ez da bizar egilerik Janamariz geroztik.

 

18.

Lukuztarrak zonbeit bertsu baitzituen merezi:

Kantu huntan orhoitzeko baditu hemezortzi.

 

Itzulpena espaolez

 

1. La Ciudadela se encuentra en lo alto de Donibane Garazi,

No se sabe cuántos soldados nos protegen allí.

2. El aire agradable del País de Cize hace crecer la barba-.

Los militares, para afeitarse, descienden con frecuencia a la ciudad.

3. Para afeitar a todos, hay una chica, Juana-María:

Oí decir en todas partes que era una chica muy seria.

4. Un capitán entró en el salón de la peluquera;

- Señorita, me gustaría sentarme en esa silla.

5. - La barba o los cabellos, ¿qué debo arreglar?

- Hoy me contento con afeitarme. Hágalo correctamente.

6. El capitán se sentó frente al espejo;

Luego de mirarlo y tomando la navaja, Juana-María se dispuso a intervenir.

7. Habiendo embadurnado las mejillas del joven capitán,

Karra-karra, ella comenzó su trabajo.

8. De repente, la peluquera se puso a temblar;

Empalideció su rostro, dio la impresión de que enfermaba.

9. La pobre niña no sabía dónde posar la mirada;

- Señorita, ¿mis galones le causan miedo?

10. - No señor, no tengo miedo a los galones de los militares,

Y menos todavía a los de un honrado capitán.

11. - Su aspecto no corresponde a lo que afirma;

Nadie reacciona de este modo sin algún motivo.

Zitadela gora duxu

Oihenart. 18, 2000, 133-137 135

12. Hay ciertas razones que no deben manifestarse;

Ruego a mi capitán sepa disculparme.

13. - Mi pobre muchachita, ¿no te gustaría quererme un poco?

- Según lo que signifique, “un poco”; no sabría manifestarlo.

14. - Mi niña, ¿querrías pues casarte conmigo?

- ¿Por qué no, si por su parte desea usted lo mismo?

15. Interrumpiendo el afeitado, la pareja decidió

casarse en el País de Luxe, lo antes posible.

16. El capitán monta en su caballo a Juana-María;

Y en el castillo de Luxe han debido de vivir muy felizmente.

17. Para los que habitan la ciudadela y sobre todo para las chicas,

Al partir Juana-María ya no hubo más barbero.

18. Como los habitantes de Luxe merecen una cosa bien hecha,

a fin de que los recuerden siempre, en este canto hay diez y ocho estrofas.

 

Partager cet article
Repost0

commentaires

S
Ez dakit nola haurdun dauden arazoak konpontzen laguntzeko modurik bila dabilen jendeak denbora bilatzen duela Amerikako jaiotako gehienak Dr. Wealthy-ren laguntzaz hitz egiten duenean. Begiratu nion neure haurdunaldia 6 urteko ezkontza baino gehiagorik ez nuen espermatozoide txikia dela eta senarra ematera heldu zitzaidanean, eta hori da nire senarraren arazoa lagunduz. Nire izena Stacy Williams Idahoko (AEB) da. Edozeinek eta ortatze-gurpilen laguntzarekin behar dituzten guztiei aholkatuko nizuke beren doktoregatik edo posta elektronikoz aberastasunaren benetakoa izanez gero bere aberatsa atzera egitea edo aberatsa Dr. Nire senarra eta ospitale desberdinetara joan ginen, haurdun gelditzen ari zitzaidan errua zela pentsatuz. Hala ere, ospitale federalean ere aztertu zuten eta espermatoiaren zenbaketa txikia izan zen eta ezin izan zuen emakume bat haurdun lortu gizonezkoen antzutasunaren ondorioz. Garai hartan haurdun gelditzen ari nintzela sortzen nuen orduan, eta Woody doktorearekin harremanetan jarri nintzen eta behin eta berriro arazoa konpondu nuen. Berehala erabili behar zuela esan zidan ordainduta, haurdun gelditu nintzen senarra lo egin ondoren. Konfiantza gizon hori izateko giltza da eta zure arazoa behin eta berriz konponduko du. Uste dut% 100. Oso erreala da sorginkeriaren eta kontzepzioaren kasta-sortzaile baten laguntzarekin. Bikiak sortu ditut eta baliabide hau erabiltzen dut Dr. 6 urte zain igaro ondoren, azkenean nire haurtxoak nirekin. Emaila: wealthylovespell@gmail.com edo Whatsapp zion. +2348105150446 zure ezkontza gordetzeko eta familia zoriontsu izan
Répondre