Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
26 février 2011 6 26 /02 /février /2011 23:14

      5- Basa Jaunaren hatzak

 

Larrezkeneko arratsalde odeitsu batez, Garaziko haizkolari zonbait heldu ziren Orriuneko oihanetik, behar zutela etxian sartu iluna gabe. Bana zorigaitzez horra nun biltzen duten, haize beltzarekin, sekulako elur erauntsi bat. Bazter guziak xuritzen ari ziren eta azkenian beren bidexka galdu zuten elurraren pian.

Halere bazoazin, zanpa-zanpa, patarrari beiti, noiz eta ere gelditu baitziren harritiak, elurraren gainian ikustiarekin ikaragarriko hatzak... Iduritzen zakoten, gizon zango bat zoala, zaldi edo mando zango batekin!

— «Zer debru ibili da hemen gaindi?» oihu egin zuten denek: «Alde batetik egiazko oina, eta beste aldetik zango bat biribila!»

Eta arrunt izitiak izanez:

— «Basa Jaunaren hatzak!... Ba, bainan, zaldi hatz horiek? Ez diria ote Basa Jaun baten makilaren ziloak? Kasu, ez denez jinen gure ondotik iluna hedatu orduko!»

Hortan, ihesari lotu ziren zaluki. Lasterkaldi baten ondotik, akitiak eta etsitiak, gelditu ziren azkenian ilun-nabarrian, arras galdiak, elurtze gaixto horren erdian. Zer gerta ere, otoitz bat erran zuten kartsuki, ardiesteko Jinkoaren laguntza.

Ordu berian, horra nun intzuten dituzten ilun-zeiniak. Ezterenzubiko elizatik heldu zirenak. «Zer atsegina!» Zeruko Jaunari esker, hola jakin baitzuten, nun zen etxerateko bidia. Basa Jauna ere, ezkila sainduaren beldurrez, etzen batere agertu iluntze hortan.

Ezterenzubin, 1923garren urtian, ene haur lagunen ahotik ikasia.

 

Basa jauna burdin 2bis

Basa jauna (burdinezko gerrena atxikitzekoa, supazterrian). Piarres Hegitoaren bildumatik.

 

6- Oluntzeko jauregi madarikatia

 

Donibanetik Eihalarrerat, errebidetik ibiliz, ikusten ahal da etxe handi eta zahar bat, lau dorre ttipi ditiela hegatzaren hegietan. «Oluntzeko Jauregia» deitzen da. Lur ederrak baditu aldetan, bana borda bilakatu da. Hango laborariek barrukietan egin dute beren bizitegia.

Garaztar zonbaiten arabera, jauregi hua madarikatia da, zeren eta lehenbiziko nausiak, jende tzarrak baitziren eta fede gabekoak. Zernahi itsuskeriak eginik hil ziren omen. Apezek, sekulan ezpaitzuten jauregi hori benedikatu, debru zahar batek aise egin zien bere egoitza haren barnian.

Beste herritar zonbaitek uste dute, 1789eko iraultzaren denboran, jauregi horren nausiari, Parisen, moztu zakoleta lepoa eta debozionerik gabe hil zela. Holako gertakariaren ondotik, gizon horren arima-herratia ibiltzen da, gau guziez, gela guzietan, bere buru motza eskietan atxikiz.

Geroztik, nehork ez du lo egiten ahal jauregi horren barnian. Iluna zabaltzen delarik, huntzak eta xori-sorginak hasten dira, bazter guzietan, uhurika. Hantik laster, agertzen da nausiaren arima-herratia, jo harat, ho hunat, intzirika edo nigarrez. Azkenian, debru zaharra heldu da, tarrapataka eta hasten da nun-nahi makil ukaldika, barne hortan nausi egon beharrez.

Beraz, bixtan da, jauregi hori beti hutsa dela, borta, leioak oro hetsiak. Azken gerlaren aintzinian, bazitien ohono lau dorre. Egun hiru bezik ez dira xutik egoiten, haize hegoak fundikatzen baitu teilatia urtez-urte, eta gaineko harri ederrenak aurtikitzen.

Joan den udan, mutiko eta nexkato gazte batzu sartu ziren gau batez jauregiaren sotoan, euria jeuts-anala ari zelakotz, eta behar zutela lo egin goxoki toki hortan. Bana gau erditan, iratzartu ziren bat-batian, ikaragarriko azantzarekin. Izitiak eta beren puskak nahas-mahas bildurik, joan ziren lasterka Donibaneri buruz, beste aterbe baten keta.

Orai, 1988garren urtian, Oluntzeko jauregia, arrunt aurtikia izanik, etxe berri bat egin dute haren lekian. Donibane-Garazin, 1957garren urtian, Andere Gaxuxa Biscay-en ahotik ikasia, 70 urte zitielarik.

 3 Olhuntzeko jauregia 1

Oluntzeko jauregia, Eiheralarreko bidean, 1935 urtean (aintzinean, Piarres Hegitoaren ama eta aita)

 

7- Ezterenzubiko arima herratia

 

Ezterenzubiko jende zaharrenek ezagutu zuten omen, gerla handiaren aintzinian, Manex Urdazburukoa, Garaziko kontrabandixta. Zernahi zaldi, mando edo pottoka ekarzen zitien Espainiatik, mugazainen ixilik, eta horiek behin ere etzuten atxeman.

Gau batez ahatik, mendi bizkar batian, anitz denbora galdu zien pottoka zonbait ezin bilduz. Eta atsulitoki kabala horiek, argia hasi gabe, nunbait gordetu beharrez, ezarri zitien auzo baten bordaren barnian. Bana mugazainak etziren lo! Biaramunian, goizian-goizik pottokak oro hartu zituzten han berian. Ordian, auzoa jin arazita guardategirat, erran zakoten, kontrabandixta edo ez, jujearen aintzinian jaukitia izanen zela, Espainiako pottokak haren bordan atxeman zituztelakotz. Gaixo gizonaren harritzia!

Bizkitartian, Urdazburuko Manex egon zen ixil-ixila, bere mendi zokotik agertu gabe. Eta kondenatu zuten beraz auzoa Baionako auzitegian. Diruketa gaitza goberniari pagatu beharrez, leherrina lanian ari zen, giza gaizoa, goizetik arrats artio, eta gau guzia ikaran zagon otoitzetan, beti beldur preso eremanen zutela. Arrunt etsitia eta ahuldia, hi zen auzo dohakabia, jakin gabe nork ezarri zazkon pottoka madarikatu horiek bere bordan.

Geroztik, alegia jeusez, zernahi kontrabanda egin zien berriz Manexek. Bana iluntze beltz batez, Espainiako mugatik heldu zelarik, delako bordaren aintzinian gelditu zen harrita, argi gorri bat piztia baitzen barnian. Ustez eta guardak hor zirela, lasterka joan zen mendiari beiti, noiz eta ere aditu baitzien oihu ikaragarri bat, auzo zenaren botzarekin.

«Hik ezarri daztak Manex, hire pottokak!»

«Hik ezarri daztak Manex, hire pottokak!»

Arrunt asaldatia, brixtez sartu zen bere etxian, eta han egon bortak gakoturik, aste bat oso-osoa, hitz motz bat erran gabe. Hantik aintzina, ez omen zen ohian egoiten ahal. Etzan orduko, aments beltzak egiten zitien, eta bultaka zanpez iratzartzen, auzoaren oihu bera intzutiarekin:

— «Hik ezarri daztak Manex, hire pottokak!»

Ordian, ezin lokartuz, leiotik so egiten zien mendi alderat eta han, bordako iratzetan, beti argi bat ikusten, ifernukoa bezan gorria gau beltzian.

Larrazken goiz batez, haize hegoa orroaz hasi zen Ibañetako lepoan, eta bortuko artalde guziek aterbe bat atxeman zuten ipar aldeko erreketan. Han, Ortzantzurietako arranoen inguru-minguriez oharturik, artzainek aurkitu zuten, leize baten ziloan, Urdazburuko Manexen gorputza, dena xehatia, eta jadanik usteldia.

Itsuskeriak eginik,

Ez da bizitze goxorik,

Ez eta hiltze garbirik.

 

Gorriti lamina 2Mamuño ( J. Gorriti) 


8- Eihalarreko laminen xuriketak

 

Eihalarren gaindi, Ezterenzubiko bidia badoa errekaren bazterretik, eta han berian sartzen da doi-doia bi mendien artetik, beherian utzirik Errobia marrumaz. Hemengo herritarrek, Zuziñate deitzen dute erroitz ilun hori. Bai eta ere, denek badakite hor dela Akelarria. Leku hortan, omen, Garaziko Sorginak eta Laminak ere biltzen ziren gauerditan, lehengo sinesten arabera.

Astelehen gau batez, Ezterenzubiko Manez-Handia heldu zen oinez Donibaneko merkatutik, ostatietan untsa edanik. Zuziñateri buruz zabilan gustian, ilargiari esker, bana hango mendiek itzal izigarri bat hedatzen zuten ateka beltz hortarat. Beraz gure gizona emeki ari zen, bidia ikusi beharrez, noiz eta ere intzun baitzitien, behereko aldetik, oihu eta irri batzu. Ixil-ixila eta lauhatzka, hurbildu zen Errobiaren errekari, bana han berian gelditu harritia, ur turrusta handi baten ondoan ikusi baitzitien Lamin ttipi txar zonbait, denak lantsu eta tirahala kalakan. Bakotxak, harri xabal baten aintzinian, kokorikaturik, «xifli-xafla, xifli-xafla!»... bokata egiten zuten oihalak jo eta jo. Eta zer oihal ederrak! Elurra bezan xuriak!...

Hor zagon, gaizo Manez-Handia, erroitzaren hegian, beldurrez ikaran. Zer gertatuko zen Laminak ohartzen balin baziren norbaitek so egiten zakotela? Gogoetan egonik Jinkoak daki zonbat denbora, joan zen berriz aintzina etxiari buruz, eta alegia jeusez agurtu zitien laminak, herritarrak izan balizte bezala: «Ari ziztia polliki?» Bana ele horiek orduko, haize hego zirimola bezan arin, Lamin guziak joan ziren orroaz, mendiari goiti, eta han denak suntsitu, gure gizona arrunt izitia utzirik.

Manez-Handiak etzien biziki maite gertakari horren salatzia, ustez eta lagunak irriz karkailan hasiko zirela, erranez delako gau hortan mozkorra arraildia zela!

 

Lamina Montorin 2

Lamina, supazterrien ondoan (Montorin)

 

II- Lehengo irriak lehengo etxetan

 

9- Gizona gizon, saski petik ere!

 

Diela aspaldi, bazen Ezterenzubin etxekandere azkar bat, biziki baliosa. Barneko eta kanpoko lanak oro egiten zitien, ezkondia baitzen, zorigaitzez, gizon ttipi txar batekin. Gizon hua, beti akitia izanik, ustez eta eri zela, etzien ohia uzten ahal intzirika hasi gabe:

— «Ai-ei, Jinko maitia!... Nun ote dut min goiz huntan?»

Aste lehen eder batez ahatik, joan zen astoz Garaziko merkaturat bere emaztiarekin. Hunek, ahalgetia, gordetu zien senarra saski handi baten barnian, eta hor ahantzi!...

Arratsaldian aldiz, bere mozkinak untsa saldurik, etxekanderia itzuli zen Ezterenzubirat, gizona beti lo zurrungan ari zelarik.

Bana, iluna hedatu zen, eta zoko beltz batetik ateratu ziren bizpahiru gaixtagin, dena oihu, dena mehatxu, emaztiaren sosak bildu nahiz. Ordu berian, senarra zanpez iratzartu zen, eta ikaragarriko gizon botz azkar batekin orroaz hasi:

— «Zatozte hunat, urde zikin debriak!... Zatozte ene aintzinerat, eta makila hunekin porroskatuko dantziet muturra, edo sispa huntaz tripa zilatuko!...»

Berehala, ohoinek izitiak, hustu zituzten lekiak lasterka, ustez eta gizon alimaleko bat hor zela emaztiarekin, nafar-astoaren gainian. Beraz, makurrik gabe, gure bikotia joan zen goxoki etxiari buruz. Eta etxekanderiak, xoratia, oihu egin zakon senarrari, irriño batekin:

«Gizona gizon, saski petik ere!»

 

Estérençuby 1 Picabéa

Partager cet article
Repost0

commentaires

S
Ez dakit nola haurdun dauden arazoak konpontzen laguntzeko modurik bila dabilen jendeak denbora bilatzen duela Amerikako jaiotako gehienak Dr. Wealthy-ren laguntzaz hitz egiten duenean. Begiratu nion neure haurdunaldia 6 urteko ezkontza baino gehiagorik ez nuen espermatozoide txikia dela eta senarra ematera heldu zitzaidanean, eta hori da nire senarraren arazoa lagunduz. Nire izena Stacy Williams Idahoko (AEB) da. Edozeinek eta ortatze-gurpilen laguntzarekin behar dituzten guztiei aholkatuko nizuke beren doktoregatik edo posta elektronikoz aberastasunaren benetakoa izanez gero bere aberatsa atzera egitea edo aberatsa Dr. Nire senarra eta ospitale desberdinetara joan ginen, haurdun gelditzen ari zitzaidan errua zela pentsatuz. Hala ere, ospitale federalean ere aztertu zuten eta espermatoiaren zenbaketa txikia izan zen eta ezin izan zuen emakume bat haurdun lortu gizonezkoen antzutasunaren ondorioz. Garai hartan haurdun gelditzen ari nintzela sortzen nuen orduan, eta Woody doktorearekin harremanetan jarri nintzen eta behin eta berriro arazoa konpondu nuen. Berehala erabili behar zuela esan zidan ordainduta, haurdun gelditu nintzen senarra lo egin ondoren. Konfiantza gizon hori izateko giltza da eta zure arazoa behin eta berriz konponduko du. Uste dut% 100. Oso erreala da sorginkeriaren eta kontzepzioaren kasta-sortzaile baten laguntzarekin. Bikiak sortu ditut eta baliabide hau erabiltzen dut Dr. 6 urte zain igaro ondoren, azkenean nire haurtxoak nirekin. Emaila: wealthylovespell@gmail.com edo Whatsapp zion. +2348105150446 zure ezkontza gordetzeko eta familia zoriontsu izan
Répondre